Kibor

Kibor kirolaren zerbitzura dauden profesional talde batek osatzen du. Ideiak eta proposamenak neurrira diseinatzen, pertsonalizatzen eta prestatzen ditugu, eta kirol jarduera bakoitzera egokitzen diren jantzi teknikoak sortzen ditugu. Proiektu bakoitzari esker, gure produktua edo gure zerbitzua hobetzeko aukera ematen duen informazioa jasotzen dugu, eta ezagutza hori egiten dugun jantzi bakoitzean islatzen da. Etengabe aurrerabidean den I+G gune bat dugu, eta bertan testak egiten dizkiogu jantzi bakoitzari, produktuak kalitate handienekoak direla bermatze aldera. KIBORen emakumezkoen kirolaren aldeko konpromisoa dugu, eta egunero dihardugu gure emakumezko kirolarien baldintzak hobetzeko lanean. Jantzi bakoitzaren prestazioak optimizatzen ditugu, patroigintzari eta ehun edo josturen aplikazioari dagokionez dituzten beharrizan zehatzetara egokitzeko.

Zuzenean kontrolatzen dugu gure arropak ekoizteko prozesu osoa, hasi diseinutik eta egin arte, eta zerbitzu bikaina emateko teknologia eta makineria aurreratuenak ditugu. Hori guztia, Oiartzunen ditugun instalazio berrietatik. KIBORen kirol-jantzi pertsonalizatuen hornikuntzatik harago goaz. Gertutasunaren alde egiten dugu, eta bezero bakoitzari zerbitzu pertsonalizatua ematen diogu. Harreman egonkorra eta konfiantzazkoa dugu lehengaiez hornitzen gaituzten enpresekin, merkatuan dauden ehun teknikoen abangoardian egoteko betiere. KIBORen misioa kirolaren hazkundea sustatzea da. Horretarako, etengabe bilatzen dugu gure arropak janzten dituzten kirolari guztien gogobetetzea.

Kiborrernrrnnr

Aroa + Ander

Aroa + Ander

Real Unión visita Tesa

Real Unión visita Tesa

Mondragón City Challenge

Mondragón City Challenge

Basquetour

Basquetour

BasQcream

BasQcream

Conectando

Conectando